2012/01/31

Negua datorrenean

NEGUA DATORRENEAN

NEGUA DATORRENEAN

Gap-fill exercise

Fill in all the gaps, then press "Check" to check your answers. Use the "Hint" button to get a free letter if an answer is giving you trouble. You can also click on the "[?]" button to get a clue. Note that you will lose points if you ask for hints or clues!

NEGUA DATORRENEAN
Urtz

Udazkenean jaio berria
;
alaitasunaren hazia
begi gardenetan zehar...

Denari parrez, nola bestela?
Kezkarik gabe bizi naizela....

Ai amatxo, ez dut hazi nahi!!
Ai amatxo,!!

Nagusien moral zaharrak aldatzen gaitu

eta ezin aske izan mundu horretan
irentsita.

Ez dut inoiz lotsarik izan
Ez dut inor lotsatu nahi
Ez dut mozkortu beharrikan
.

Pauso hotsak oihu latzak,
gorrotoa kale arrotz bustietan
arnas gabe
aginduz at, haur bezala bizi nahi dut.

2012/01/25

GUTUN FORMAL BANA IDAZTEKO GAIAK

1.- Enpresa bateko gerentea zara. Zuen negozioa oso ondo doa. Orain dela 5 urte, ordea, okerrago zenbiltzaten. Garai hartan zuen pabilioi bat utzi zenioten Dresden enpresari, zuengandik hurbil dagoen enpresari. Orduan mesede ederra egin zizueten enpresa horretakoek. Larrialdian zineten eta handik atera zintuzteten. Orain, pabilioi horren behar gorria duzue lanean jarraitzeko eta gutun baten bidez eskatuko diozu hango gerenteari.

2.- Diru-laguntza bat ukatu berri dizute. Eman dizkizuten arrazoiak hauek dira:
• Diru-laguntza EAE barruan dauden enpresa jarduerentzat zen. Zuen enpresak Errioxako enpresa bat erosi du duela gutxi eta administrazioa hara joango zareten beldur da
• Puntuetako batean ez duzuela behar besteko dokumentaziorik aurkeztu aurpegiratu dizuete.
• Laguntza eskaera aurkeztu duenaren ahalmen-agiria falta zen.
Idatzi gutuna erabakia ez duzula onartzen azalduz eta arrazoituz.

3.- Liburu bat idatzi duzu. Argitaletxe batera bidali duzu eta esan dizute aurten 3 liburu baizik ezin dituztela argitaratu, aurrekontu murrizketa dela eta. Aldi berean, zure lana beste 9rekin batera argitaratzeko aukera dutenen artean dagoela esan dizute. Zure lana argitaratzeko arrazoiak gutun bidez aurkezteko eskatu dizute.

2012/01/15

Goenkale, Ospa Arraldetik: 1, Alizia eta Jerman

Alizia eta Jerman, senar-emazteak, eztabaidan ari dira. Zehatzago esateko, Alizia koontu eske ari zaio Jermani. Izan ere, jakin berri du Jerman droga-trafikoan sarturik dabilela.

2012/01/14

2012/01/13

NAZIOEN MUNDUA EZAGUTZEN?

Hontx zer gonbita iritsi zaidan neuk ere parte hartzen dudan talde horretatik: Larunbatean Jon Maiak "THE PEACE OF CHEESE" edo "GAZTA ZATI BAT" dokumentala aurkeztuko du Hitzetik Hortzeran. NAZIOEN MUNDUA ekimenaren hurrengo ALTXORRA!!! http://www.facebook.com/hitzetikhortzera Ez ezazu galdu!!! Nazioen Mundua Autodeterminazio eskubidearen aldeko Goierriko ekimena

2012/01/12

ASTE HONETAN JASOTAKO IDAZLANAK DIRELA ETA...

Lehenengo egunean proposatu nizuen egunero idazlan bat idazteko, baina ez duzue bete. Nahikoa ohiko joera izaten da atariko proba pasa arte jende guztia buru-belarri atarikoak egiten jarduteko amorrazioa. Ez zait gaizki iruditzen, baina kontuak atera, gero duzuen hilabete eskasean, egunean bi eginda ere, ez duzuela idazlanak egiteko trebetasunik hartuko. Beraz, egin lana, dedio!

Aste honetako idazlanen gai izarra, zalantzarik gabe, eguberrietakoa izan da. Izan ere, klasean egiteko aukera emanez gero, bai, orduan guztiok egiten dugu lana. Baina ez dut atzera lehengora itzuli nahi, beste gai bat aipatu nahi dut atal honetan: eguberriak gai hartuta, zeharka Susanak aipatu zuen gaia: familia ospakizunetan sortu izan diren haserreak.

Denborarekin baretzen ari naizela esango nuke, baina aitor dut inoiz bizi izan dudala neuk ere horrelako egoera desatsegin bat. Are gehiago, egoera horietako bateko protagonista izan naizela. Zorionez, ahozko indarkeriatik aratago ez gara pasa, baina inoiz kristorenak esan dizkiogu elkarri etxeko mahaian. Mahatsaren orpotik datorren mama goxuaren lurrinak emandako indarraz gainera.

2012/01/11

Azterketa bezperan gaude (2)

Aurrekoan agindu nizuen EGAri buruzko informazioa ekarriko nizuela. Hona zerbait:

http://www.euskadi.net/cgi-bin_k54/bopv_20?e&f=20111220&a=201106083


2. artikulua.– EGA azterketak hiru fase ditu:
Sarrerakoa: atariko proba.
Bigarren fasea: proba idatzia.
Hirugarren fasea: ahozko proba.
3. artikulua.– Atariko proba.
1.– EGAren proba idatzian eta ahozkoan parte hartu ahal izateko, atariko proba gainditu behar
da.
2.– Atariko proba aukera anitzeko test bat da, 85 item dituena.
3.– Atariko probak ordubeteko iraupena du.
4.– Atariko probako itemek hizkuntzaren erabilera egokia eta zuzena neurtuko dute.
5.– Erantzun okerrengatik ez da punturik kenduko.
6.– Gainditzeko langa 60 da; muga hori berdintzen edo gainditzen duten azterketari guztiak
azterketaren hurrengo fasera aurkeztu ahal izango dira, inolako «numerus clausus»-ik gabe.
7.– Atariko proba gainditu dutenen kopurua aurkeztutakoen % 50era iristen ez bada, azterketari
onartuen multzoa zabaldu egingo da. Era honetan: 60ko langara iristen ez direnen artetik, 239. zk.
2011ko abenduaren 20a, asteartea
EUSKAL HERRIKO AGINTARITZAREN ALDIZKARIA
2011/6083 (4/2)
hurbileneko puntuazioak ere onartuko dira, azterketa horren gainditze-ehunekoa % 50era iritsi
arte. Puntuazio hori hartuko da gainditze-langatzat.
4. artikulua.– Proba idatzia.
Proba idatzia bi ataletan egiten da eta sei ariketa ditu.
Lehenengo atala:
– Elkarrizketa-testua
– Irakurriaren ulermena
– Lexikoa
Bigarren atala:
– Idazlan luzea
– Idazlan laburra
– Esaldiak berridaztea
Bi atalak jarraian egiten dira. Lehenengo atala egiteko 65 minutu izango dira. Bigarrenerako,
110 minutu. Guztira, proba idatziak 2 ordu eta 55 minutu iraungo du.
1.– Elkarrizketa-testua.
Elkarrizketa-testu batean 10 hutsune izango dira eta erantzunak aukera anitzeko moldean
(a-b-c). Testuaren hariari ongien egokitzen zaizkionak asmatzea da ariketaren funtsa.
2.– Irakurriaren ulermena.
Testu batzuk eskainiko dira, azterketariek horiei buruzko 10 galderari erantzuteko. Ariketak
honelakoak izan daitezke: aukera anitzekoak, testu zatiei dagozkien ideiak aukeratzea, lotura
egokiak egitea.
3.– Lexikoa.
Testu labur batean txertaturik, markatutako 10 hitzen baliokide egokiak aukeratu behar dira.
Hitzek testuinguruan duten esanahia kontuan harturik aukeratu behar da baliokidea.
4.– Idazlan luzea.
Bi gai eskainiko dira aukeran, dosier eran, eta azterketariek horietako bat garatu beharko dute.
Azterketariek gutxienez 250 hitz idatzi behar dituzte. Idazlanaren kalifikaziorako ondoko hiru alderdi
hauek hartuko dira kontuan: a) atazaren zehaztasunak betetzea; b) hizkuntza-aberastasuna eta
egokitasuna; c) zuzentasuna.
5.– Idazlan laburra.
Idazki bat ondu behar da: hipotesi bat, gutun bat, informe bat, gertakari baten kronika laburra...
Gutxienez 150 hitz idatzi behar dira. Bi aukera eskainiko dira, bat hartzeko.
6.– Esaldiak berridaztea.
Emandako 10 esaldiren moldapena egin behar da; hots, esaldi baliokideak sortu behar dira beste
egitura batzuk erabilita, beti ere esaldi bakarra osatuz. Berridazketa bideratzeko eta gauzatzeko,
elementu batzuk eskaintzen dira erreferentzia gisa.239. zk.
2011ko abenduaren 20a, asteartea
EUSKAL HERRIKO AGINTARITZAREN ALDIZKARIA
2011/6083 (4/3)
5. artikulua.– Ahozko proba.
Bi atal ditu:
– Entzutezko ulermena.
– Mintzamena.
1.– Entzutezko Ulermena.
Grabazio zati batzuk entzun eta horiei buruzko galderak erantzun behar dira.
Grabazio zati bakoitza behin entzungo da eta horiek entzun baino lehen, azterketariek denbora
tarte bat izango dute galderak eta erantzunak irakurtzeko.
Ordu erdiko ariketa izango da. 20 item izango dira gutxienez.
2.– Mintzamena.
Atal honek bi ariketa ditu: lehenengoa, gai baten Ahozko Azalpena; bigarrena, bat-bateko
Elkarrizketa saioa.
Epaimahaia bi aztertzailek osatzen dute. Azterketariak binaka sartuko dira epaimahaiaren
aurrera.
a) Gai baten ahozko azalpena.
Azterketari bakoitzak gai bati buruzko informazioa jasoko du. Euskarria testu idatzia, audioa
edota bideoa izan daiteke. Azterketari bakoitzak berari egokitu zaion informazioaren azalpena egin
beharko du bost bat minututan.
b) Bat-bateko elkarrizketa saioa.
Aztertzaileek gai bat eskainiko diete azterketariei, baina bakoitzari gaiaren alderdi batzuk
nabarmenduta. Azterketariak elkarrizketan arituko dira, egokitu zaien ikuspuntuaren alde egiteko.
Tarteka, elkarrizketa edo eztabaida bideratzeko, aztertzaileek parte hartu ahal izango dute,
galderak eginez. Azterketariak, bien artean, hamar bat minutuz arituko dira.

IGELTXOA

Irakur ezazu igeltxoaren istorioa eta behean, lerrokada pare batean, idatz ezazu hausnarketa bat.

Metroa

Hona taldean euskaratutako aurkezpen polit bat:

2012/01/08

Azterketen atarian gaude

Irakurri al zenituzten atzoko egunkarian bi deialdi hauek?




Urtarrileko ikastarorako lan-plana

Ongi etorri Maizpidera. Urte berri on ezagunoi eta ezezagunoi.
Talde honetako arduradurak, Trinik, eta beste hiru irakasleok adostu dugun lan-banaketaren arabera, lehen saioan (9-11) gai-lanketan jardungo duzue; bigarrenean, proiektugintzan (11:30-13:30); eta hirugarrenean (16:30-18:30), hizkuntz egiturak landuko dituzue. Beraz, arratsaldeko saioan, hizkuntzaren berariazko lanketa izango duzue, eta, goizeko bietan, zeharkakoa: hizkuntzan bertan fokalizatu ordez, beste eginkizun batean fokalizatu eta hizkuntz trebetasunak zeharka landuko ditugu.
Goizeko saioetan ere izango da hizkuntzaren berariazko lanketa: irakasleak beharrezko ikusten duen guztietan emango ditu azalpenak eta egingo ditugu ariketak. Zer esanik ez, proiektugintzako saioan, beste trebetasunekin batera, aparteko presentzia izango duenez idazmenak, zuek idatzitakoaren gaineko zuzenketa-proposamenak egingo dizkizue irakasleak.
Hori lan-banaketa orokorrari dagokiona.
Gure saioaren lan-planera etorrita, bigarren saioarenera, hona egitasmoa:

  • Nork bere bloga izango dugu. Blog guztien jarraitzaile bihurtuko gara gutako bakoitza. Horrela, gutako bakoitzak sarrera berri bat idazten duenean, beste guztiok jakingo dugu eta elkarren sarrerei geure iruzkinak gehitu ahal izango dizkiegu. Bloga bera izango da ikastaro osoan zehar iraungo duen makro-proiektua.
  • Bloga makro-proiektuak, langai gisa ez ezik, gainerako proiektuen erakusleiho gisa ere balio izango digu. Honelakoak izan daitezke proiektu txikiago horiek: bideo-dokumentalen eta power pointen itzulpenak, ikerketa txikiak (Maizpiden edo Lazkaon), antzerki-esketxen bideoak, gai bati buruzko dokumentala...
  • Gainera, zuen idazlan guztiak sarrera bezala argitaratuko dituzue blogean. Era horretan, gainerako taldekideek irakurri eta ekarpenak egin ahal izango dizkiegu idazlan horiei.
  • Idatzizko sarrerak ez ezik, ahozkoak ere sartuko ditugu. Bakoitzek 10 minutu inguruko gai baten azalpena prestatu eta bideoak grabatzea proposatzen dizuet. 
Horra eginkizunak. Orain eginkizun horien maiztasunak zehaztea bakarrik falta zaigu. Zenbat lan egingo ditugu ikastaroan zehar? Zein lan? Egunero idazlan bat egiteko ohitura dugu Maizpiden eta horri eustea proposatzen dizuet. Hori izango da zuen etxeko lana. Beraz, bide horretatik, astean lauzpabost sarrera bakoitzak idaztea espero dut.